Altuera:490 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Larraga
- Lerin
Lurraldea:Nafarroa
San Lorente ez da Larraga, Lerin eta Oteitza arteko triangeluko gainik altuena, baina bai seguruenik zonaldeko pamoramikarik zabalena eskaintzen duena. Mendia U erako bizkar luzea da, soroz inguruatua eta landaturiko basoz erdi estalita. Pista zabalez gain, bide egokiek zeharkatzen dituzte mendiko hegiak, txango atseginak ahalbidetuz. Oztopo bakarra bidean aurkitko ditugun labore soroak dira, batzuetan bueltaren bat ematera behartuko gaituztenak uztak ez zanpatzeko. Herriak urrun daudenez, txangoak pistetan edo errepidean bertan hasi beharko ditugu.
Komentariorik ez..