Altuera:891 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Gerinda
Abiapuntuak:
- Lerga
- Lergako mendatea
Lurraldea:Nafarroa
Gerinda eta Lergako gainen arteko gailurra dugu Sandagata. Inguruko mendi gehienen antzera, hemen ere haizerrotak topatuko ditugu gailurrean, baita Gure Lurra elkarteak jarritako seinalea ere, adierazten diguna mendi hau 800 metroak gainditzen dituen hamalau gailurren taldekoa dela. Paisaia zabalez aparte, Sandagata ez da oso mendi nabarmena, baina txango berean inguruko beste gailur batzuekin elkartu dezakegu, ibilbideari interes handiagoa emanez.
Komentariorik ez..