Kalaberagain mendia

zuriain·k

2019/04/09 - 09:17

Kalaberagain
Kalaberagain ©zuriain (2019-04-09)
279 klik
Altuera:845 m
Mendialdea:Erreniega
Abiapuntuak:
  • Undiano
  • Arraitza
  • Legarda
  • Erreniegako mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Erreniegako mendilerroan jarri zen Nafarroako (eta Estatuko) lehenbiziko parke eolikoa. Enpresen dirutza jaso zuten udalen zein energia garbien babesleen poza ez genuen mendizaleok partekatu. Hura 1994an izan zen, eta harrezgeroztik Nafarroako mendi askok pairatu dute haizerroten inbasioa, Natura industrialde bihurturik.
Kalaberagainek ere jaso zuen energia garbien "oparia", eta haizerrotak aurkituko ditugu tontorrean. Hala ere, parkearen pistak zein turbinen zarata saihestu nahi izanez gero, aski izanen dugu hegoaldetik abiatzea. Bandera (728m) eta Artadi (760m) gainetatik pasatuko gara Kalaberagaingo gailurrera iritsi aurretik, baso zabal -eta isilen- konpainia bakarrarekin.

Komentariorik ez..

Near targets

Santa Ageda eraikina (967 m.ra) · Ertxubia mendia (972 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints