Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Gorbeiarako igoera egin dut Ubide (568m) herritik abiatuta eta Arraldeko bideskatik. Lehen pausua Eneabe (711m) tontortxora igotzea, ondoren Bastelarra (851m) eta azkenik Arralde (945m) tontorrak igo behar dira.
Behin hiru tontor hauek igota gaineko bideskatik goaz Arimegortarainok (910m), 2,5 ordu.
Hemen hasten da Gorbeirako (1482m) igoera nagusia, ikus daitekeen bezala metro asko gelditzen dira oraindik igotzeko, baina poliki-poliki bidea egiten da azkenean tontorrera iritsi arte.
Tartean trikuharriren bat ere ikus daiteke bidean.
Jeitsiera bidea Gorbeitatik Egiriñaorako bidea hartuz egin nuen, eta hemendik Zastetiko Landatik Altamiñapera doan sendatik, azkenik Ubidera zuzenean daraman pista hartu arte.
Igoera 4-5 ordu, itzulera 3 bat ordu.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
ubide-arralde-gorbeia-egirinao-ubide.gpx | 97.66 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig