Altuera:785 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Eslaba
- Lerga
Lurraldea:Nafarroa
Aldea eta Erbinaga arroilen artean, Iguzkun gaina nabarmentzen da. Tontor erakargarria da Lerga edo Eslaba herrietatik ikusita, Erbinagaburutik hagoaldera jaisten den adarraren buru eta amaiera. Ehiza postuak tartekatzen dira mendiko gainalde osoan, eta haien arteko bidexkak erabili ditzakegu gure txangorako. Hala ere, ez dirudi aspaldi ho9netan ehiztaririk ibili denik alde horretan, eta xendrak ixten hasiak dira. Hobe beraz polainak eramatea txorkatilak babesteko.
Komentariorik ez..