Skip to main content

Santiomendi eta Atxurro Epelatik ibilbidea

inaxio·k

2019/03/25 - 19:20

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Epela
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
450 m
Eskema
Epela - Mugaritz (Otsazulueta) - Imiya - Santiomendi - Agineta - Atxurro - Añoa - Epela.
Luzera
12.00 km
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Santiomendi oso mendi ezaguna da inguruetan eta erraza da tontorrera heltzea, porlanezko bide zabaletan gora, autoz joanda. Horren ondorioz jende askok mendia ezagutzen duela uste du, ikusi beharreko guztia ikusia duela. Ibilbide honen asmoa mendiaren beste ikuspegi bat ematea da, bide basati eta bakartiak erabiliz, ahal den neurrian asfalto eta porlanezko bideak saihestuz eta, bide batez, inguruko beste tontor nabarmenenak bisitatuz. Atxurro da horietako bat, badenik ere inork gutxik dakiena, ehiztari batzuk kenduta.

Ibilbidea Epelako parkean hasten da. Laster erreka bazterreko pista zabala utzi eta basoan barrena aldapan gora abiatzen den bidezidor estu bat bilatu behar dugu (gasbidea edo beste hodiren bat pasatzean egindako bidea da). Laharrak estu hartutako bidea da eta gerta daiteke hilabete batzuk barru erabat itxita egotea (ibilbidea 2019ko martxoan egina da). Hala izanez gero jaitsieran erabilitako bidea erabil daiteke igoerarako ere, Añoa aldeko porlanezko bidea.

Gorago arrastoak Mugaritz jatetxera eramango gaituen zeharbide luze bat jarraitzen du, Markes Basoan barrena, gora-behera handirik gabe. Bide bera egin daiteke erreka bazterretik, baina hura aspergarriagoa da. Mugaritzen Santio Bidearekin egingo dugu eta hari jarraituko diogu tarte batean, Imiya tontorrera igotzeko arrastoarekin topo egin arte (erne!, langa txiki bat da bide-bazterrean, erraza da oharkabean pasatzea).

Imiyako kaskotik Santiomendirainoko bidea nabarmena da. Hurrengo gaina, Agiñetakoa, hesiz inguratuta dago eta ez dago tontorrera heltzerik; hesia inguratuz helduko gara Arregineako harrespilera eta handik Ermaña jatetxera.

Ermañatik aurrera errepideari jarraituko diogu tarte batean, laster ezker aldetik berriro mendian sartzeko. Bizkarrari jarraitu helduko gara Atxurroko IEko lepora. Handik bizkarrari jarraituz berehala helduko gara tontorrera, baina ez dago aurrera egitetik. Tontorra bera eremu pribatu batean dago eta eremu hortatik kanpo dena sasiak hartuta dago. Atzera lepora itzuli eta handik behera egiten duen bidezidor bati jarraituz inguratuko dugu Atxurroko bizkarra eta aipatutako eremu pribatua Añoa aldera jaisteko.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
epela-santiomendi.gpx 131.04 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi