Monte Pequeño
Enviado por zuriain el 2019, Marzo 18 - 09:11.
Monte Pequeño
©zuriain
Tabarre eta Itzagako mendimultzoen artean Ibargoitiko txokorik bakartieneako bat ezkutatzen da. Izan ere, zonaldeko herri guztiak despopulaturik daude: Gergitiain, Mugetajarra, Besolla... Egun, Zeliguetan bakarrik ikusten dira giza aztarnak, dorre dotorearen oinetan, eta badirudi familia bakarra bizi dela han.
Horregatik, irudituko luke Monte Pequeñora igotzea erronka zail bat izanen zaigula, bideak itxi eta borroka gorroa egin beharko dugula ezpel eta laharrekin. Baina sorpresa atsegina topatuko dugu, Besollatik abiatzen den bidezidor ederra aurkituta. Bidexkak tontorreraino eramanen gaitu inolako oztoporik gabe. Bidean, murru itzel batetik pasatuko gara, kastro baten harresia izateko itxura duena. Besolla herrixkak ere bisita merezi du, XII. mendeko eliza dotorea, orain ez oso aspaldi berritua.
|