Sariandi mendia

zuriain·k

2019/03/12 - 08:46

Sariandi, ekialdeko ikuspegia
Sariandi, ekialdeko ikuspegia ©zuriain (2019-03-12)
203 klik
Altuera:825 m
Beste izenak:
  • Pinar
  • Tres Mugas
Mendialdea:Zarikieta
Abiapuntuak:
  • Sastoia
  • Eparotz
Lurraldea:Nafarroa

Sariandi mendia Sastoia ibarraren mendebaldeko zaindaria dugu, Lekuntz gainarekin batera.
Ez da erraza Facerias eta Sastoia errekek zulaturiko ibarrak bereizten dituzten mendietara iristea. Zarikieta mendilerroaren inguruko herri gehienak aspaldi despopulatu ziren, eta horrek erran nahi du errepiderik ez dela iristen mendietatik distantzia egoki batera. Beraz, bi aukera ditugu, pistetan barrena ibiltzea (oinez zein ibilgailu berezi batez) edo mapak aztertzea bide egokiak aurkitzeko.
Egun, Sastoia herrixka hutsik dago eta bertan Nafarroako Gobernuaren instalazioak daude, Betizu behiak hazteko. Iparralderago, Artanga herrixka dago, egun biztanle bakarra omen duena. Gu Eparotz herritik abiatu ginen, eta erdi galdutako bide zaharrak erabiliz, Sastoia sakanera jaitsi ginen. Ehiza postuak lotzen dituzten xendrak erabili genituen mendiaren gainaldera iristeko, eta mendi sokan barrena dabilen bidea aurkitu genuen. Baina bide horien arteko loturak galduta daude, eta basurdearena egin beharko dugu hainbat zatitan. Saria ez da mendiaren izenak iragartzen duen bezain handia, baina inor gutxi egondako toki batean egotea ez da makala...

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints