Puyalote mendia

zuriain·k

2019/03/05 - 09:45

Puyalote
Puyalote ©zuriain (2019-03-05)
237 klik
Altuera:988 m
Beste izenak: Pialote
Abiapuntuak:
  • Benasako arroila
  • Coronas mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Coronas mendateko errepidetik Erronkari aldera ibiltzen garenean, kono itxurako mendi bat ikusiko dugu eskubi aldean. Gailur erakargarria da, baina horrelako mendiak ezagututa, sasi eta leharren kontrako borroka latza espero izatekoa litzateke tontorreraino iristeko. Horregatik, sorpresa atsegina hartuko dugu ikusita, Benasako arroilatik abiaturik, ibilbide zirkular bat egitea posiblea dela, arazo handirik gabe. Bidexkak batzuetan galtzear daude, baina oraindik ibiltzeko modukoak dira. Gailurretik inguru bakarti hauen ikuspegi polita izanen dugu. Hori bai, hobe ehiza sasoitik kanpo joaten bagara, ehizaki bihurtu nahi ez badugu.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints