Skip to main content

Txoritokieta mendia

inaxio·k

2019/03/04 - 19:37

Txoritokieta tontorra | ©inaxio (20190303)
Altuera
317 m
Abiapuntuak
Zamalbide · Astigarragako Benta · Errenteria · Astigarraga · Altza

Oso jendetsua den ingurunean egotea tokatu zaio mendi honi eta hortik datozkio gaitz handienak. Tontorreko gotorlekuak berak osatzen du gailurra eta aldamenean du nonahitik ikusten den telekomunikazioetako antena zuri-gorri handi bat. Gotorlekua oso egoera txarrean dago, baina sar daiteke arazorik gabe. Errepide zahar bat heltzen da bertaraino eta errepide horren bazter askotan zikinkeria nabarmena da. Errenteria eta Astigarragako udalerrien muga-lerroa tontorretik pasatzen da.

Karaitzezko mendia da eta horregatik, eta hiriaren gertutasunagatik berriz ere, mendiaren isurialde gehienak arrobiz zulatuta daude. Nahiz eta gehienak utzita egon ez da egindako kaltea konpontzeko ahalegin handirik egin (egin da halere arrobiren bat pixka bat atontzeko ahaleginen bat edo beste); eta badira oraindik ustiatzen jarraitzen direnak ere.

Berrozpin aldean hainbat trikuharri daude, horietako bat bereziki ederra: Aitzetako Txabala.

Kontua da oraindik ere ibil daitekeela mendi horretan zehar txikizio horiek denak neurri batean saihestu eta gordetzen dituen txoko eder horiek bilatuz hainbat bidezidorretan barrena. San Marko / Bizarain oso gertu gelditzen da ibilbidea osatu nahi izanez gero.

Oso gertu (< 1.000 m)

Txoritokieta gotorlekua (11 m.) · TXORITOKIETA zutarria (220 m.) · BERROZPIN I trikuharria (349 m.) · BERROZPIN II trikuharria (351 m.) · BERROZPIN V trikuharria (365 m.) · AITZETAKO TXABALA trikuharria (366 m.) · BERROZPIN IV trikuharria (368 m.) · BERROZPIN III trikuharria (423 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Samarko eta Txoritokieta Zamalbidetik Zamalbide 300 m inaxio

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Txoritokieta gotorlekua (11 m.) · TXORITOKIETA zutarria (220 m.) · BERROZPIN I trikuharria (349 m.) · BERROZPIN II trikuharria (351 m.) · BERROZPIN V trikuharria (365 m.) · AITZETAKO TXABALA trikuharria (366 m.) · BERROZPIN IV trikuharria (368 m.) · BERROZPIN III trikuharria (423 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi