EskargaitzEnviado por zuriain el 2019, Febrero 25 - 09:09.
![]() Eskargaitz eta Loitiko mendatea ©zuriain Betidanik, mendizaleok Tabarre herriaren gaineko gailurra jo izan dugu mendilerro honetako punturik altuentzat, gidetan agertzen zelako eta bertan erpin geodesiko bat zegoelako. Baina tontor honek 791 metrokoa da, eta egungo mapen arabera, hego-mendebalderago Tabarre mendilerroak 800 metroak gainditzen ditu hainbat tokitan. Hegoaldeko isurialdean landaturiko pinudiak daude, eta iparraldean haritzak eta ezpelak nagusitzen dira, oihan trinko eta zeharkagaitz batean. Bidexka urriak ixten ari dira, baina bidezidor egoki bat iristen da gailur ezkutu honetaraino Loitiko mendatetik. Arazo handiagoak izanen ditugu hortik El Castillo izeneko kastro zaharreraino iristeko. Guk bidexka bat aurkitu genuen gortorturiko herrixkarantz zihoana zirudiena, baina bide gehiena gandor deseroaoan barrena egin genuen. Ez da ezinezkoa, baina pazientzia pixka bat eskatzen du...
|
![]() |