Altuera:761 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Aspurgi
Lurraldea:Nafarroa
Montetes hegoaldeko azken gaina da, Egurzanos errekak mugaturiko mendi-adar luzean. Hegoalderago, Idokorri mendia eta Santa Kolonbako arroil ezagunak ditugu, baina gailur bakarti honetan ez dugu jende askorik aurkituko. Hala ere -eta harrigarriro- animaliek edo ehiztariek zabalduriko bidezidor egokiek ia gailurreraino eramanen gaituzte arazo handirik gabe. Bertan, inor gutxik zapalduriko tontor batean egoteko sentipenaz gozatuko dugu.
Komentariorik ez..