LIZARMENDI tumulua

Xabiaram·k

2018/12/09 - 16:18

Lizarmendi tumuloa 3
Lizarmendi tumuloa 3 ©Xabiaram (20181209)
516 klik
Megalito mota:Tumulua
Megalito eremua:SATUI - ARROLAMENDI
Nork aurkitua: I.Biain Arregi
Noiz aurkitua: 2020-10-04
Elementu kopurua: 1
Iraupen egoera:Oso kaltetuta
Egiazkotasuna:Egiazkoa ematen du
Lurraldea:
Garaiera:671 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Nabarmena da

Komentarioak

    Kaixo lagunak,

    gaur ibilaldi bat eman dut Udana eta Gorostiaga mendiaren artean eta itzuleran Gainzabal eta Lizarmendi muinoetatik bueltatu naiz eta Lizarmendi-ren ekialdeko lepoan tumulu bat iruditu zaidana ikusi dut, ez dakit egizkoa den eta/edo aurretik webgune honetan ibiltzen diren adituek ikusita eta aztertuta duten. Nik badaezpada argazki batzuk egin dizkiot. Ea zer irizten diozuen.

    Egunon!

    Atzo, 2018ko abenduaren 15ean, Lizarmendiko trikuharria bisitatu genuen eta megalitotzat ematen dugu. 2014ko Legazpiko mapan iadanik markatuta ageri da, beraz nork eta noiz aurkitu zuen jakitea falta da.
    Agur bero bat.
    Iñigo Txintxurreta

    Jesus Elosegui Irazustak "MATERIALES PARA EL CATALOGO DOLMENICO DEL PAlS VASCO N.º 3 OCHO NUEVOS DOLMENES GUIPUZCOANOS" lanean, Lizarmendiko tumulua iada aipatzen du (135. orrialdean)
    Orduan bera da aurkitzailea.

    In reply to by Iñigo Txintxurreta

    Amigo Txintxurreta; No veo en el relato de esta excursión de Jesús Elosegui, en 8 nuevos Dólmenes Guipuzcoanos referencia alguna al Dólmen Lizarmendi. Pasaría por el Dólmen Armorazabal 637m.antes de subir hacia Gorostiaga y el Dólmen Jentiletxe etc,etc. Pero del Dólmen Lizarmendi 671m. ni mención.

    In reply to by campoarrondo

    Kaixo Jesus! baliteke Armorazabalgo trikuharria izatea, batez ere aipatzen duelako tumulutik 60 metrotara Iparraldera borda bat dagoela eta Armorazabalen bada borda bat.
    Horrela balitz, Armorazabalgo trikuharriaren aurkitzailea Jesu Elosegui izango litzateke eta ez Luis Del Barrio, Luis Millan eta Carlos Olaetxea, fitxan aipatzen den bezala.
    Lizarmendiko tumuluaren aurkitzaileak oraindik ezezaguna izaten jarraituko luke.

Near targets

Armorazabal tumulua (464 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints