Altuera:589 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Iruñea
- Badostain
- Zolina
Lurraldea:Nafarroa
Iruñetik kilometro bakar batzuetara, Ezkorizko idoia dago. Ur putzu artifiziala da, XX. mendean egina Beriain aldean ateratzen ziren potasioko gatzak garbitzeko. Aspaldi da meateak itxi zirela, baina urmael txiki honek iraun du, Iruñerriko laku bakarretakoa. 90ko hamarkadan bertan "hiri blioklimatiko" bat egiteko asmoa zabaldu zen, baina -zorionez- asmoa bertan behera gelditu zen. Beraz, egun txango atseginak egiteko lekua dugu Ezkoriz, ilargi erdi baten moduan inguratzen duten mendiak aitzakia hartuta.
Sotoaldapa dugu gainik altuena, baina txangoan beste hainbat gain bisita ditzakegu betiere bide egokietan barrena (Sotoburu, Bordalarre, Borda gaina...)
Komentariorik ez..