Santo Domingo mendia

zuriain·k

2018/11/30 - 09:28

Santo Domingo
Santo Domingo ©zuriain (2018-12-04)
302 klik
Altuera:575 m
Abiapuntuak:
  • Noain
  • Beriain
  • Imarkoain
Lurraldea:Nafarroa

A-21 autobideak bereizita Taxoare mendilerrotik, ez dut uste Santo Domingok bisita askorik jasoko duenik. Noain eta Beriain bezalako herri handietatik hurbil egonik ere, ez dira asko gailur isolatu honetara hurbilduko direnak. Landaturiko pinudi sarri batek estaltzen du mendixka hau, baina gailurretik hari elektrikoak pasatzen direnez, ez dugu arazorik izanen haraino iristeko, pistak eta dorre elektrikoen erretena erabiliz. Aitzakia izan daiteke Iruñetik gertuko txango bat egiteko, inguru ez oso menditar batean barrena ibiltzea axola ez bazaigu.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints