Altuera:2.017 m
Zerrenda:Pirinioa
Mendialdea:Pirinioak
Abiapuntuak:
- Zuriza
- Taxera
Lurraldea:Huesca
Quimboako mendilerroko azken gaina mendebaldetik, Pinarek (eta bere ondoko Quimboa Bajok ere) ozta ozta gainditzen dituzte bi mila metroak, baina hori aski da 2000koen bildumazaleentzat. Alanoak ez bezala, Pinare ez da harrizko letagin zorrotz horietakoa, baina behin basotik aterata mirestuko dugun paisaiak mereziko du igoera. Hori bai, kontuz ibili behar dugu bideekin, azken garai hauetan nahiko itxi dira basoa zeharkatzen zutenak, eta bidetik ateratzeak neke handiak ekartzen ahal dizkigu.
Komentariorik ez..