Leitza-Ireber

Xabiaram-k sortua, 2018, iraila 30 - 21:01
Ibilbide mota Oinez
Zailtasuna Zaila
Lurraldea Basaburua, Leitza
ABIAPUNTUA Leitza
Eskema Leitza(465m)-Santakruz(670m)-Ansolitzaundi(1056m)-Kornieta(1080m)-Ireber(1208m)-Itzulera
Lotuta »Ireber (mendi)
Gora-behera900 m
Luzera19 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Leitza-Ireber
Ireber (1208m) mendia iparretik

Ibilbide hau Leitza herriko plazatik bertatik abiatu dut, hemendik herriko hilerriaren ondotik doan aldapan gora Santakruz aldera igoz, hemen baseliza, borda eta abarreko inguru polit bat dago. Senda maldatsua dago aurrerako zati honetan baina ez da luzeegia, eta laister iristen gara goiko pistara, haize-erroten ingurutik doana, bidea pistatik egin beharrean hau gurutzatu eta zelaian zehar doan bideska hartu daiteke. Belardi zabalera heltzen gara, ardi eta behor ugari ikusi daitezkelarik bertan.

Jadanik eguneko lehen tontortxoa egiteko aukera, Aritz (1038m) http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/10/94232.jpg eta jarraian Ansolitzaundi (1056m), biak Leitzako barrutian. Ordu pare batean aise egiten da hona arteko bidea. Aurrera jarraituz hesia gurutzatu eta Basaburua herriko barrutian sartzen gara, hemengo larreetan behiak ikusiko ditugu asko, trikuharri ikusgarri bat ere berehala, Kornieta (1081m) mendiaren hego magalean, eta jarraian bertan mendiaren tontorra, biak dira egin beharrekoak. Esan behar Kornieta mendiak ez duela postontzirik. Gandorrari jarraituz Zuperrori (1165m) mendiaren aldera egin dut, hau aukeran tontorrera igo daiteke edo lepoan Ireber (1208m) aldera hartu zuzenean, nik bigarrena egin dut. Bizkar luze eta zelaitsu bat zabaltzen da (ia 2 km) tartean Launtze (1195m) gain belartsua duela. Azkenean Ireber mendiaren oinetara iristen gara, hemen ere trikuharri ikusgarri bat topatuko dugu bidearen ondoan bertan (Bi Ahizpen Sepulture edo Leizegi izenekoa) http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/10/94245.jpg, eta azken maldan gaude jadanik. 4 bat ordu eta 900m-ko desnibela duen ibilbidea lasai hartuta.

Zerbait jan, atsedena hartu eta itzulera bidea hasieran Zuperrori aldera arte etorriko bideska beretik eta aurrerantzean, Kornieta gandorraren iparreko sendatik jeitsi naiz ni, zuzenean hasierako Santakruz eta Leitzara daramana, bide polita zati zelaitsuak eta pagaditsuak tartekatuz. 2 ordu eta erdiko itzulera.

Irudiak

***

***

***