ArantzeEnviado por zuriain el 2018, Septiembre 18 - 13:25.
![]() Gailurrean jarritako plaka ©zuriain Labiako azken gainetakoa dugu Arantze, Itoitzko urtegiaren eta errepide berriaren artean zabaltzen den mendikatetxo oihantsuaren erdian. Oro har, mendi hauek baso sarriz estalita daude, eta abere askerik ez da ikusten gainetan. Beraz, kontuz ibili behar da bide urriak bilatzeko eta behin aurkituta ez galtzeko, ibili ezinik amaitu nahi ez badugu. Bidexka batek zeharkatzen du mendien sokari jarraitzen dion txarrantxa. Batzuetan ixteko mehatxua egiten du baina oro har ez duzue arazorik izanen. Bestalde, Zazpe herri despopulatua berreraikitzen ari direnek bide bat urratu dute Arantzeko gailurreraino, eta horrek beste aukera bat ematen digu, Olaberritik abiatzen den bidearekin konbinatzeko.
|
![]() |