- Urbikain
- Indurain
Izanotz herrixka despopulatua da Izagaondoako ibarrean, herri despopulatuen lurrandea: Beroiz, Mugetajarra, Gergitiain, Urbikain...
Izanotzek 1940an omen zituen hamabost biztanleak alde eginak ziren hamar urte geroago. XX. mendeko bigarren erdialdean Diputazioak baso zabalak landatu zituen, eta egun txango ederrak egin ditzakegu erabateko bakardadean, pinuen gerizpean. Txaparral mendia aitzakia besterik ez da izanen paraje hauetan zehar ibitzeko. Induraindik abiatuz gero, ez dugu arazo handirik izanen. Pistek mendiaren leporaino eramanen gaituzte, eta handik aurrera bidexkak aurkituko ditugu gainaldean zehar, berriz ere pisten sietemara bihurtuko gaituztenak. Gainaldea nahiko garbia da, eta paisaia apur bat ere ikusiko dugu. Mapek seinalatzen duten tako katastralaeen arrastorik ez genuen aurkitu, ordea.
Urbikain herri despopulatua
Urbikain herri biztanle gabekoa edo despopulatutik abiatu hegorantz doan pista hartuta eta pista hau gure mendia pasata lepo batera iritsi (kartel bat dago) eta orduan ekirantz jo biderik gabe puntu goreneraino. Gainaldean ehiza postu bat dago eta berau hartu nuen tontorra bezala.
Ongi izan.