Skip to main content

12 - Refug de Tighjettu 1.685 m. - Chalet Asco Stagnu 1.420 m. ibilbidea

ietxaburu·k

2018/09/05 - 19:19

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Igoera metatua
1240 m
Luzera
12.30 km

Chaletaren ondoan, aterpea dago, baina nik Chaletean egin nuen. Dutxa beroa, bakarrik gelan, elektrizitatea, tfno kobertura, jatetxea…. Tfnoa: 495478108

Aterpetik bertatik, ia 800 metroko igoera bortitz batek lepo batera eramango gaitu, beste aldera pixka bat jaitsi eta eskubitara behean Lac du Cinto dugula, beste lepo batera iristeko (2.600 m.). Hemen aukera dugu (eta halaxe egingo) motxila utzi eta gailurraren eskuinetik jarraituz, Korsikako tontorrik garaienera iristeko: Monte Cinto 2.705 m. Lepotik bertan dagoela dirudien arren, harkaitzetan gora eta behera, ordu bete behar da bertaratzen eta beste hainbeste itzultzeko.

Gero beherantz, bi edo hiru tokitan kateak daude jarrita gune zail batzuetan.

Esan behar da, 2015 urterarte, bidea beste leku bateik zihoala;”Circo de la Solitude”tik. Katez eta kablez hornitutako parajea. Zaila baino espektakularra gehiago. Zeharkaldi guztitik argazki eta grabaketa gehien egiten zena. Baina urte horretan, ekaitz batek eragindako luizi batek, 7 hildako utzi zituen. Ondorioz, kate eta kable guztiak kendu, marra zuri-gorriak ezabatu eta nik kontatutako bidea prestatu zuten.

Baina orain, hau idazten ari naizela, webgunean sartu eta ikusi dut, eztabaida luze baten ondoren, aurten berriro bide hori egokitu egin dutela.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
12_tighjettu_asco_stagnu.trk 75.35 KB
12_tighjettu_asco_stagnu.gpx 64.21 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi