Indamendi

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 460 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.563800, Y.4789900
WGS84 43.257336 N, -2.215269 E.
Abiapuntuak Elkano, Urdaneta, Zarautz.
Gertu San Kristobal ermita, San Pedro ermita, Santa Kruz ermita, San Migel eliza, Aizarnazabal herria, San Martin eliza, Altzolaras jauregia, San Ignazio ermita, San Juan - Sanjuantxo ermita.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Indamendi
Tontorraren inguruak ©inaxio

Mendi apala da Indamendi, baina Zarautzetik abiatuz gero badira 450 metro. Bestela, erraztasuna bilatze aldera, Elkanora igotzen den errepideak oso gertu utziko gaitu. Gainaldean larre garbiak, zuhaizti batzuk han hemenka eta ikuspegi zabalak. Bi gain bereizten dira goien, bata gurutze eta erpinduna eta erpin geodesikoarekin bakarrik bestea, 200 m harantzago. Neke handirik gabe luzatu daiteke ibilbidea ekialdera joz, Txatxarromendiraino (UTM x:565047, y:4789441, 459 m.) larreetan barrena. Han burdinazko gurutze batek erakusten du tontorra, Indamendikoa baino hiruzpalau metro beherago. Oso gertu gelditzen da han ere errepidea, Urdaneta aldera igotzen dena.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

**

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

Lotutako orriak

beste igoera bat

Beste igoera bat zumaiatik egin dezakegu.Ordea zumaiatik askoz luzegoa
da 2h 30m .Baina pena merezi dauden bistekin.Oso mendi ederra da.