Skip to main content

GR20 - KORSIKAko zeharkaldia ibilbidea

ietxaburu·k

2018/09/05 - 17:40

Abiapuntua
Conca (Korsika, Portho Vecchio-tik hurbil)
Zailtasuna
Zaila
Eskema
Conca (Korsiska hego-ekialdean) - Calenzana (Korsika ipar-mendebaldean)
Ibilbide mota
Oinez

2017 an. lagun batek eta biok, Korsika zeharkatzen duen GR-20 zeharkaldia egitea erabaki genuen. Baina gero berak ezin zuela eta azkenean bakarrik egin nuen. Ekainaren bukaera eta uztailaren hasiera tartean egin nahi nuen, baina etxean ondo etortzen ez eta Irailean, 12 tik 25 erako egunetan egin behar izan nuen. Udaran bero HANDIA egiten omen du eta baita ere sekulako jendetza. Berriro errepikatuko banu, seguru asko garai berean egingo nuke.

Lehen ere GR-11 eta HRP kin bezala, aholku orokor batzuk eta gero egun bakoitzeko tracka eta azalpentxo batzuk:

- Gida frantsesetan, Calenzanatik Concara azaltzen da (iparretik hegora). Nik “Desnivel” argitaletxeko GR20-Travesía de Córcega gida liburua erabili nuen eta alderantziz egin nuen.

Interneten begiratzen hasten bazarete, Europako zeharkaldi zail eta gogorrenetakoa omen da……Ba EZ da egia.

- Zailtasunaren aldetik, Aiako Harriko 3 tontorrak zeharkatzeko gai den edonork egin dezakela uste dut nik. Perineoan zeharkaldi edo igoera normalak egiten ohitura duenak ez du inolako arazorik izango. Youtuben zeharkaldiko grabaketa pila dago, baina gehienak, halako espektakularitatea bilatzen. Egia da, nahiko malkartsua dela, eskuekin harkaitza oratzen ibili beharra, kateak eta kableak jarritako lekutatik ere ibili behar dela, baina hain zuzen, horiek baino okerrago izaten da, berez errazago izan arren, irristada batean, erorketa arriskutsua izan liteken lekuetan. Baita ere esan behar da, soroa bustita izanik leku asko nahiko arriskutsuak bihurtzen direla.

Bidea marra zuri-gorriz oso ondo markatua dago. 100 m. edo minutu bat baldin bazoaz marrak ikusi gabe, bidetik atera zaren seinale

- Gogorra?. Ez dakit zer esan. Egunero egiten diren km. eta igoerak ez dira hemen HRP edo GR-11n egiten direnak baino gehiago. Bada egia, maldak oso pikuak direla eta agian horrek, benetan dena baino gogorragoaren sentsazioa eman dezakeela.

-Ura eta janaria: Goizero irten aurretik hartu egunean beharko duzun ura, ez baita beti erraza bidean ura aurkitzen. Aterpe-etxe gehienetan saltzen dute biderako barritak, ogia, gailetak, gazta eta saltxitxoia eta etaparen bukaeran beti dago aukeran PIETRA izeneko litro erdiko garagardo lata

- Paisaiaren aldetik, oso polita da. Ez da Pirineoa, desberdina, baina oso polita. Sekulako pinadiak….Baita ere, itsasotik gertu baina hain leku garaiak…. , “Cinto” menditik “Calvi” hirira, Aiako Harritik Donostiarainoko distantzia dago, baina 800 metroko garaieratik baino 2.700 metroko garaieratik begiratzen….

Lehen aipatu dut, Youtuben grabaketa asko dagoela, baina nik ondorengo bi hauek gomendatzen ditut, zeharkaldia bi zatitan: https://vimeo.com/15061401 eta https://vimeo.com/29148378 . Oso oso zaila da bi grabaketa hauek ikusi eta bertara joateko gogorik ez piztutzea….

- Mendi.aterpe-etxeei buruz: Orokorrean, Pirineoan orain 50 urte zirenak. Ez handiak. Jende pila bata bestearen ondoan etzanda, dutxatzeko ur hotza hala-holako kanila batetik…. Mantarik ez dute, beraz nork bere sakua eraman beharra. Sukalde bat izaten dute, butano eta sukaldeko tresneriarekin edonork erabil dezakela. Ez dago elektrizitate entxuferik. Hiru aukera daude: a) aterpean lo egin, b) beraiek alokatzen duten kanpin denda (ez dira oso egokiak euritarako) eta c) bibak deitzen diotena, hau da zerorrek eramandako kanpin denda. Hiru aukeretako edozein hartzen dela ere, sukaldea eta komunak erabiltzeko eskubidea duzu, eta nahi baduzu, afaltzen eta gosaria emango dizute. Nik beti "demi pension" egiten nuen, baina zama beti 12/15 kilokoa zen

Baina ez da batere erraza lekua lortzen. Ni nahiko ondo moldatu nintzen, batetik iraila aurrera zihoalako eta aterpeetara iristen lehenengotakoa izaten nintzelako. Bi gautan lekurik ez eta denda alokatu behar izan nuen. Aterpean lekua aurretik ere enkargatu daiteke, baina hango telefono koberturarekin (ezarekin) ez da erraza, eta zeharkaldia egiten hasi aurretik asmatzea egun bakoitzean non lo egin, ez dakit ba….

Gau batzuk ostatu edo albergetan egiten dira, ez mendiko aterpetxean.

Eta aterpe-etxei buruzko azken azalpena: Zeharkaldiaren webgunean jartzen zuen azken aldian zimitzekin (punaises de lit, chinche de cama) arazoak zituztela. Eta bertako foro batean ziotenez, bai ala bai zomorro horien ziztadak. Hori irakurrita, irten bezperan bururatu zitzaidan, maindire-sakuari, goitik gehigarri bat jarri guztiz kremailerarekin ixteko moduan eta arnasa artzeko zulo batzuk gasa oihalarekin airea pasatzen uzteko. Ezin izan nuen gau bat egin horrela, sumatzen nuen aire faltarekin….Baita ere, motxila sartzeko adinako plastikozko zorro handi bat eraman nuen eta gauero hantxe sartzen nuen, zomorro horiek ez zitezen sartu nire motxilan. Kontua da ez nuela izan inon arazorik eta alderantzizko norabidea egiten ari zen emakume aleman batek esan zidala berak “Carrozzu” aterpetxean izan zituela, beraz bi etapa egun berean eginda, ez nuen aterpe horretan lorik egin behar izan. Zomorroak uxatzeko likidoa eraman nuen, baina ez nuen inoiz eman gorputzean.

Hau idatzi indoren, GRaren webgunean begiratu dut eta aurtengo martxoko ohar bat dago, zomorro hauek desagerrarazteko neurriak hartu dituztela esanez. (?)

- Bidaia:

- Hendaian trena Bordelera eta handik beste trena Nizara. Han ferrya gauez Porto-Vecchio-ra. Ferrya 6:00tan garaiz iritsita (nirekin ez zen horrela gertatu), 8:00tan Bastiara doan busa hartu daiteke Ste-Lucie de Porto-Vecchio-raino eta handik Conca-ra bertako kanpin-ostatu bateko furgonetan. Porto Vecchio-tik Conca-rainoko 21 kilometroak taxi batean egin behar izan nituen.

- Itzultzeko: Calenzana-tik Calvi-ra taxian. Hurrengo goizean trenez Calvi-tik Bastia-ra eta gauean ferrya Marsella-ra. Hara goizez iritsita, trena Bordelera eta beste bat Hendaiara.

Webgune hauek interesgarriak izan litezke:

Komentarioak

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi