Skip to main content

Belagua-Lakhura ibilbidea

Xabiaram·k

2018/08/22 - 21:26

Abiapuntua
Belaguako Bazterra
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
900 m
Eskema
Belaguako Bazterra (1.000m)-Ezkilzarra-Belaguako Aterpea(1.400m)-Uturrotx-Kortaplanako Iboia-Lakhura(1.877m)-Kortaplana tontorra-Arrakogoitiko Lepoa(1.400m)-Juan Pito Ostatua-Belaguako Bazterra(1.000m)
Luzera
13.00 km
Iraupena
5 ordu
Lurraldea

Egun erdiko itzulia (5 ordu) Belagua eta Lakhura artean.

Abiapuntua Belaguako Bazterrean dagoen aparkaleku zabalean, hasierako zatia ibaian zehar egin behar da, udan ez dago urik noski, 500 bat metro ondoren Ezkilzarra aldera igotzen den bidezidorra hartu behar da, lehenik errepidea gurutzatzen du eta ondoren zuzen jarraitzen du gorantz bide garbian Belaguako Aterperainok. Ondoren gune lau bat dago Arrakogoitiko Lepora daraman sendan zehar, hau jarraituko dugu mendebalderako norabidean Uturrotx-era irits arte, hemen iparralderako norabidea hartuko dugu Lakhura mendirantz doan bidezidorrean, ez dago batere argi markatuta bidea baina mapa edo track-en bat izanez jarraitu daiteke. Lehenik Koartaplanako iboira iritsiko gara eta hemendik Lakhura erpin geodesikoa duen tontorrera igoko gara, Lakhura nagusia honen atzean dago eta ia ez da ikusten erpineko tontorrera igo arte. 3 bat ordutan igo daiteke 900 metro inguruko desnibela gaindituz.

Behin tontorra eginda mendebaldera jarraituko dugu Nafarroa Garaia eta Zuberoa bereizten dituen gandorrean zehar, Kortaplanako tontorretik hasi eta Arrakogoitiko Lepoara iritsi arte. Zati hau nahikoa erraza da, beherantz doa gehienbat. Lepora heldutakoan Juan Pitoren ostatura zuzenean daraman senda jarraituko dugu, hemendik Belaguako Baztarreko aparkalekura itzultzeko. 2 ordu ingurutan egin daiteke jeitsiera.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Belagua-Lakhura.jpg 751.06 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi