Skip to main content

GR.12 Belagua - Belagua ibilbidea

ietxaburu·k

2018/08/21 - 19:16

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Belaguako aterpe etxea (orain itxita)
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1125 m
Eskema
Belaguako aterpetxea-Intzolako lepoa-Hoya Portillo de Larra-Larreriako lepoa-Paso Zemeto-Belaguako aterpetxea
Luzera
22.40 km
Iraupena
8 ordu

GR-12 ibilbideak, Euskal Herriko ur mugaren ibilbidea izan behar lukeenak, gaur egun Nafarroako zatia soilik dauka homologatua eta ibilbide honetako 9. etaparen deskribapena da ondorengoa: Belagua – Belagua.

 

Belaguako aterpetxea izan zenaren ondotik (1.425 m. bertan aparkatzeko lekua soberan dago) aterako gara eta ekialderantz joko. Abereek egindako bide aztarnen artean, laster ikusiko dugu nondik doazen marra zuri gorriak. Beraiek jarraitzea nahiko erraza da eta Xabiaramek Belagua-HEM ibilbidean aipatu bezala, paraje bitxi eta ederretatik Anaie edo Intzolako lepora iritsiko gara (2.027 m. 3:10). Hemen aukera daukagu ipar aldera dugun Añelarrako horma tzarretik igo eta Auñamendira igotzeko (ikusi Auñamendi mendian jarritako ibilbidea: Lescundik Auñamendira).

Orain, norabidea guztiz aldatu eta hego alderantz eta geroxeago hego-mendebalderantz egin beharko dugu paraje karstiko batetik (hobe marra zuri-gorriak ez galdu) Ukerdi mendiaren ipar aldera hurbiltzeko. Kilometro bat edo egin ondoren, Ukerdiren azpian, mendebalderantz jaisten den aran txiki batetik jarraituko dugu (beti ere marra zuri gorriei jaramon egiten) eta beste kilometro pare bat eskas ibili ondoren (arana nabarmen hestutu da), ERNE, bat batean marrak ezkerretako harkaitzetatik igotzeko adierazten digu. Orain hego aldetaranzko norabidean zulo eta arkaitzez jositako leku karstiko batean zehar kilometro bat edo egin beharko dugu, baina luzeago den irudipenarekin.

Eta halaxe, ingurua errazten hasiko da eta “Hoya del Portillo de Larra”ra jaitsiko gara (1.800 m. 4:35).

Inguru hau ezagutzen ez duenarentzat esan, hego-ekialdera kilometro batera edo gelditzen dela “Hoya de la Solana”, Linzatik Hiru erregeen Mahira joatean zeharkatzen dena.

Jarrai dezagun geurearekin. Portilla de Larra hegoalderantz zeharkatu ahala, eskubitara (mendebaldera) gu baino 150 m. garaiago den tontor bat ikusiko dugu eta bere hego aldean dagoen lepotxora eramango gaituzte marra zuri-gorriek. Orain mendebalderantz “Paquiza Linzola”ren hegaletik ia laua den bidetik kilometro pasatxo egin eta Aztaparreta lepo aldera jaitsiko da bidea. Ondoren, marrek ipar mendebalderantz eramango gaituzte “Larreria” leporaino (1.630 m. 5:45), eta Belaguara jaitsi beharrean, “Lapazarra” ezkerretik (mendiaren hego aldetik) jarraituko dugu. Lapazarra tontorra atzean utzita, eskubitara (ipar aldera) bidea jaisten hasiko da pagadi dotore batetik eta behin sakonera iristean, mendebaldera biratu eta “Paso de Zemeto”ra eramango gaitu. Zeharkatu eta Eskilzarran gaude, Hemendik hasi garen lekura 10 minutu besterik ez dira geratzen. (7:45)

 

Arrastoa
Eranskina Tamaina
ukerdi_gr12.trk 332.05 KB
ukerdi_gr12.gpx 283.53 KB
Oharrak
GR-12 Ibilbidearen zehaztasunak honako web gunean ikus daitezke, baina erdaraz http://www.mendinavarra.com/portal/files/fnmontana/documentos/Senderos/GRs/DESCRIPCION%20ETAPAS%20Y%20ANEXO%20GR%2012.pdf

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi