Skip to main content

Pic de l'Estanyó Sortenytik ibilbidea

ietxaburu·k

2018/08/21 - 14:27

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Sorteny parkeko aparkalekutik
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1200 m
Eskema
Sorteny - Lac de l'Estanyó-Pic de l'Estanyó - Riu de Sorteny - Sorteny
Luzera
14.00 km
Iraupena
6 ordu

Ordinotik gorantz doan errepidetik “El Serrat” deritzon hauzoa igaro eta 300 bat metrora, errepideak ezkerretara biratzen duen lekuan, eskubitara beste errepidetxo bat ateratzen da “Sorteny” seinalatuz. Hartu azken hau, eta km batera parkeko aparkalekua dago (1.785 m).

Pista zabal honetatik gorantz (aukeran bide zidorrak) ordu erdi egin ondoren eta Sortenyko aterpe-txera 300 m. falta direlarik eskubitara errekara jaisten den bidea hartuko dugu (1.920 m. marra horiak) eta zeharkatu ondoren, beste 400 bat metro belarditik errekatik gertu. Gero basoan gora (hego-ekialderantz) eta 2.340 m.ko garaieran dagoen Estany de l’Estanyó aintzirara iritsiko gara, ordu ta erdi atera garela

Orain iparrera jo eta ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz doan gandorra hartuko dugu eta malda gogorra bai baina inolako arazorik gabe tontorrera iritsiko gara, ordu ta laurden aintziratik.

Jaisteko, beste bide batetik egin nahian, ipar-ekialdera doan gandorretik ekingo diogu eta ordu ta laurdenean lepora iritsiko gara (2.729 m). Norabide bera jarraituko dugu kilometro eskasera dagoen tontorrerantz, baina bertara iristeko 200 m. faltan, (2.820 m), ezkerretara (ipar alderantz) harritzan behera doan bide aztarna ikusiko dugu eta bertatik jaisten hasiko gara. Hasieran malda pikua eta gero ez hainbestekoa, zenbait cairn ere ikusten ditugula eta pixkanaka mendebalderanzko joera hartzen, beheko zokora iritsiko gara. Erreka zeharkatu (2.180 m) eta beste aldean, Col de Menerstik (gure ekialdean) datorren bidearekin (HRP bide honetatik dator) bat egingo dugu. Hemendik aurrera bide eroso hau jarraituz Refugi de Sortenyra (1.965 m.). Ez zaigu asko geratzen autora iristeko. Jaitsiera 2 ortu ta erdi.

 

Arrastoa
Eranskina Tamaina
estanyo_pic_de_l.trk 76.46 KB
estanyo_pic_de_l.gpx 64.33 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi