Skip to main content

Coma Pedrosa Arinsaletik ibilbidea

ietxaburu·k

2018/08/20 - 13:24

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Arinsal (Andorra)
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1400 m
Eskema
Arinsal, Coma Pedrosa aterpetxea, Coma Pedrosa tontorra, Pla de l'Estany, Arinsaal
Luzera
13.00 km
Iraupena
8 ordu

Arinsal izeneko eski estazioan aparkatu (1.570 m) eta erreka-tartea ezkerretara dugula, etxe guztien gainaldetik, mendebalderantz eta GR-11 zeharkaldiko marra zuri-gorriak lagun dituen bidea hartuko dugu.

Malda gutxiko bidetik ordu erdiko bidea eginda, bi errekatxo bere zubitxoekin zeharkatuko ditugu (1.780 m) eta ondoren hego aldera pinadian maldan gora. Gero berriro mendebaldearantz joko du eta malda erraztu ahala, basoa ere bukatu eta errododendroz inguraturiko haranean zehar, goikaldean ur jauzia ikusiko dugu. Eta halaxe, ur jauziaren atzealdean goraxeago dagoen Coma Pedrosa izeneko aterpe-etxera iritsiko gara, ordu pare bat eskas atera garela.(2.265 m).

Mendebalderantz jarraitu haranaren bukaerara eta bideak eskubitara (iparralderantz) joko du eta malda gogortu. Aintzira txiki batera iritxiko gara (2.580 m), eskubitik inguratu eta aurrera jarraitu goraxeago dagoen aintzirara. Honaraino lagun izan ditugun GR-11 ko marra zuri gorriak aurrera jarraitzen duten arren, guk eskubitara gorantz doazen marra horiak jarraituko ditugu eta gandorrera igoko gara (2.700 m). Ipar-ekialderantz arazorik gabe beste ordu erdian goian gaude, lau ordutik behera atera garela, (2.942 m).

Bide beretik ez jaistearren, ipar.mendebalderantz doan gailurra jarraitu eta Coma Pedrosa eta Pic de Baiau tontorraren artean dagoen lepora jaitsiko gara (2.830 m.) eta hemendik eskubitara (ipar-ekialderantz) arrastoa eta cairnak jarraitzen, ekialderantz biratzen duen haranetik, harri bloke tzar artean, behean (2.000 m.ko garaieran) ikusten den “Pla de l’Estany” larreetarantz. Jaitsiera honen erdi aldera (2.340 m), bidexka nabarmena delarik, ezkerretara ( ipar-ekialderantz) biratzen du eta 200 metro beherago, haranaren bukaeran, berriro eskubitara (hego alderantz). Hondatutako Refugi de Pla de l’Estany aurretik igaro eta ondo seinalaturiko bidea jarraituz, geroxeago pista bihurtzen da. Bukaerarako 15/20 minuturen faltan, guk, 1.790 m.ko garaieran dauden bi borden ondoan, pista utzi eta ezkerretara ateratzen den bidexka polit bat hartu genuen, ez denbora aurreratzeko (agian minuturen bat ?), pista baino politago zelako baizik.

Tontorretik bi ordu terdira, behean geunden.

 

Arrastoa
Eranskina Tamaina
coma_pedrosa.trk 76.26 KB
coma_pedrosa.gpx 166.54 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi