Markora mendia

zuriain·k

2018/06/18 - 14:05

Murugain-Markora
Murugain-Markora ©zuriain (2018-06-18)
439 klik
Altuera:667 m
Beste izenak: Murugain
Abiapuntuak:
  • Zireuki
  • Mañeru
Lurraldea:Nafarroa

Nafarroan, Burdin aroko kastroak mendi kaskoetan egiten ziren, gailurrak hesiekin itxiz eta geografia landuz babestoki egokiak egiteko. Egun, antzinako murru eta lubaki haietaz gainera, topografia ere iritsi zaigu, Murru edo Gaztelu izenen deribatuak gehienetan.
Markora edo Murugain Eskinza ezagunagoaren ekiadean dago, eta bi gainak txango berean igo daitezke arazorik gabe. Tontorrean erraz ikusiko ditugu antzinako herrixkaren murruak.
Ziraukitik abiaturik, bide egokietan barrena igoko gara, ubidearen gainetik pasatu eta berehala hasten den bide zaharrean gora. Markorako gurutzearen ondoan soro zabal batera sartu eta haren ertzetik igoko gara gailurrera.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints