Otzaurte-Aratz ibilbidea

Xabiaram·k

2018/06/07 - 12:58

718 klik
Abiapuntua: Otzaurte
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:800 m
Eskema: Otzaurte(650m)-Beunda-Añabaso-San Adrian(1050m)-Argorri-Aratz(1445m)-Azkasaroi-Eskaratza-Beunda-Otzaurte
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:

Igoera hau egin dut Otzaurten (652m) dagoen Parke Naturalaren sarreratik abiatuta

(Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88649.jpg),

hemendik aurrera Beundako atsedenlekura eta ondoren Añabaso (952m) tontorrera igoera txiki batean, aurrera jarraituz Sandratiko Mendi Aterpera eta Aitzulora iristen gara ordu pare bat baino gutxiagoan. (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88670.jpg).

Behin aitzulo ikusgarria igarota Eskaratzako iturriaren parean (1065m)

dagoen bideguretzean Aratzerako (1443m) bideska hartu behar da,

igoera eroso baten ondoren Argorriren (1313m) oinetara iritsiko gara,

eta hemen bi aukera ditugu Aratz tontorrera heltzeko,

bata malda labur baino zutiagoan Eluzuloak (1430m) tontorretik

edo bestea hasieran lauagoa baina apur bat luzeagoa den Aratz Zelaitik,

azkenean ARATZ (1443m) tontorra zapaltzeko

(Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88639.jpg).

Itzulera bide bezala ni Azkasaroira jeitsi nintzen, bertan dagoen zutarri bat ikusi eta zerbait jan eta atseden apur bat hartzeko. Ondoren, itzulera bideari jarraituz Sandratiko Begiratokira igo daiteke, bertatik Aitzuloaren ikuspegi izugarria dago, gainerakoan Beunda eta Otzaurtera jeistea. 6 bat orduko itzulia atsedenaldi eta guzti.

Wikiloc IDa: 30707080
Aratz, ekialdeko zelaia

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira