Altuera:974 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Izko
Abiapuntuak:
- Abinzano
- Lantxurdako errepidea
Lurraldea:Nafarroa
Juandomingo eta Izko gain bikiak Lantxurdako txangoaren osagarri politak izan daitezke, eta mendilerro honen bazterrak hobeki ezagutzen lagunduko digute. Berehala ikusiko dugu haizerrotek ez dutela Izkoko parajeak guztiz itsustea lortu.
Tafallako Trinkete mendi taldeak 800 metroak gainditzen dituzten hamalau menditan jarritako seinalea aurkituko dugu gailurrean. Eta Izko gailur irekitik hegoaldera joanez gero, Otabera mendiko paisia zabalak topatuko ditugu, ingurune askoz ere basatiago batean, Bizkaiako baso zabalek inguraturik.
Komentariorik ez..