Artaxoako muga mendia

zuriain·k

2018/03/12 - 13:36

Artaxoako Mugako gaina
Artaxoako Mugako gaina ©zuriain (2018-03-12)
1057 klik
Altuera:519 m
Lurraldea:Nafarroa

Artaxoa hegoaldean, Tafalla eta Larraga arteko errepidearen iperraldera, mendikatetxo bat zabaltzen da. Gain gehienak ozta-ozta gainditzen dute bostehun metroko muga, eta soroak ia gailurretaraino iristen dira. Haizerrotak honaino ere iritsi dira, baina oraingoz lau besterik ez dira. Agian garaia da gain hauek bisitatzeko, pistek argindar dorreek eta haizerrotek bazterrak bete baino lehen.
Artaxoako Mugako gailurra(Nafarroako Gobernuaren mapa topografikoan izen generiko samar hori besterik ez da ageri) nahiko itxita dago, baina tontorraren ekialdean dagoen usategitik abiatuta, ez dugu arazo handiik aurkituko 4. mailako takoa topatzeko.

Komentarioak

    Kaixo mendizaleok.
    Herenegun izan nintzen bertan eta abiapuntua NA-132 errepideko 28. km inguruan izan zen pista batetik gora, gutxira txabola abandonatu bat pasa eta ondoren soroetatik pinudira bertan zeharka ekialdera doan bide bat dago ekialdeko lepora doana (ehiztari postua) eta bertan bidetxur batekin topo egiten duena, hauxe segi mendebaldera eta gutxira beste bidexur bat ezkerrera gainaldera eramaten gaituena. Tontorra edozein leku izan daiteke.
    Ondo izan.

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints