Altuera:801 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Moriones
Lurraldea:Nafarroa
Garai batean Bizkaia izeneko zonaldea aski populatua izan zen. Egun ordea, herri haietatik basoak irentsitako hondakinak besterik ez da geratzen, haien izenekin batera: Getadar, Irangoiti, Usunbelz, Julio, Arteta, Loia, Sabaiza...
Egun, plazer hutsa da pinudi amaiezinetan barrena paseatzea (baldin eta Larunbataz egitez ez badugu, ehiza uxaketak egoten baitira)
Salbatore mendia basoen artean galdutako mendia da, eta tontor xume hau aitzakia ederra da paraje hauek ezagutzeko. Gailur oihantsuan harri pila bat aurkituko dugu, agian antzinako ermitaren hondakinak.
Komentariorik ez..