Biezkas mendia

zuriain·k

2018/02/08 - 12:35

Arroileko malkarrak
Arroileko malkarrak ©zuriain (2018-02-08)
588 klik
Altuera:575 m
Abiapuntuak: Irunberri
Lurraldea:Nafarroa

Irunberriko arroilaren zaindari, Biezkas gaina oharkabean pasatuko zaie mendizale zein bisitariei. Bizkar luze honek ordea, altxor txiki bat ezkutatzen du. Gailurrera eramanen gaituen bidexkak arroilaren mendebaldeko ertzetik egiten du gora, malkar ikusgarrien artean sigi-saga. Beraz, ikuspegi eder bezain ez-ohikoez gozatuko dugu ibili bitartean. Ingurune karstikoa izanik eta landaretza trinkoa kontuan hartuta, kontuz ibiliko gara bidetik gehiegi ez urruntzen, hankak urratatuta amaituko ez bagara.

Komentariorik ez..

Near targets

Irunberri arroila (285 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints