Santa Kruz mendia

zuriain·k

2018/02/02 - 13:03

Gailurra
Gailurra ©zuriain (2018-02-02)
555 klik
Altuera:513 m
Abiapuntuak:
  • Mendigorria
  • Zirauki
  • Mañeru
Lurraldea:Nafarroa

Santa Kruz gaina Eskinza menditik ekialdera luzatzen den mendikate luze baten gailur interesgarria dugu. Mendikate honek altuera galtzen du Arga ibaiak egindako ebakidura topatzeraino, Mendigorria herritik hurbil. Haizerrotek oraindik konkistatu gabeko gainak izanik, artean inguru basati samarra topatuko dugu, nahiz eta pista eta bideak ugariak izan. Tontorrari izena eman zion ermita desagertuta (gailurrean hondakinak ikusiko ditugu) erpin geodesiko bat topatuko dugu, paisaia zabalez gozatuko dugun adierazgarri.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints