Mendandia

zuriain-k sortua, 2017, azaroa 28 - 14:36
Garaiera 737 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.565966, Y.4725823
WGS84 42.680194 N, -2.196157 E.
Beste izenak Mendaia
Abiapuntuak Antzin
Gertu .
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Mendandia
Mendandia ©zuriain

Lokiz mendilerroa, Nafarroako mendimultzorik handienetakoa izanik ere, nahiko ezezaguna da. Ekialdeko malkarrak, Allin gainean amiltzen direnak, eta Lana ibarreko gainak dira mendizaleek bisitatzen dituzten bakarrak... eta seguruenik ez oso maiz.
Antzin gaineko mendialdeak Peñas de la Miel omen du izena, eta Mendandia da harri horietako bat. Mediterranear erako baso itxi batek defendatzen du gaina, eta kontuz ibili behar da bideak eta xendrak ez galtzeko.
Gailurretik bertatik ez dugu paisaia handirik ikusiko, baina beheragoko malkarrek ikuspegi interesgarriak eskainiko dizkigute.

Irudiak

****

***

***

***

***