Altuera:563 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Ibarbero
Abiapuntuak:
Artaxoa
Lurraldea:Nafarroa
Eneritz eta Obanosko harrateen artean, Ibarberoko mendien gainik interesgarrienetako batzuk daude, Txingarra, Gazteluzar eta Larrabeltz. Ekialderagoko gain gehienak haizerrotez josita egonik, eskertzekoa da makineriak oraindik mendi hauek hartu ez izana.
Artaxoa eta Mendigorria dira herririk hurbilenak, baina iparraldean pista eta errepidexka ugari ere badaudenez, abiapuntu nahiko eta sobera izanen ditugu txango interesgarri egiteko.
Komentariorik ez..
Near targets
FARANGORTEA (Portillo de Eneritz) trikuharria (629 m.ra) · LEGASTIAGA zutarria (756 m.ra) · La Mina zutarria (999 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi