Txingarra Txiki mendia

zuriain·k

2017/11/27 - 10:02

Txingarra Txikiko gailurra
Txingarra Txikiko gailurra
©zuriain (20171126)
1257 klik
Altuera:519 m
Beste izenak: Las Navas
Lurraldea:Nafarroa

Ibarberoko gainak ekialdetik mendebalderantz zabaltzen den mendikate luze baten izena da, Iltzarbe ibarra hegoaldetik mugatzen duena. Mendilerro honen iparraldetik Nekeak (Nekeas, gaztelaniaz) izeneko lurraldea zabaltzen da. Badirudi izenak zerikusia daukala lur hauek lantzeak zekartzan izerdiekin (lurren kalitatea zela-eta edo urruntasunagatik). M. Belaskok ordea zalantzan jartzen du euskal etimologia, hitzak oso aspaldidanik izan duen gaztelaniazko plurala dela-eta.
Edonola ere, polita da artadiz eta mahastiz jositako lur hauetan barrena paseatzeea, eta Txingarra Txiki aitzakia ona da. Behin gailurrean buzoi baten sorpresa hartuko dugu, eta Nafarroa Erdialdeko paisaia zabalak ikusiko ditugu.
Txingarra gainak Obanosko harrateak bereizten ditu, eta buzoia mendebaldeko gainean badago ere, ekialdekoa altuxeagoa da. BTT ibilbide batek zeharkatzen ditu gain hauek eta pista ugari ere egonik, ez dugu arazorik izanen gure txangoan.

Komentarioak

    Kaixo mendizaleok.
    Mendigorriatik abiatzen den pista batetik joan gaitezke hegoaldeko magaletik eta ondoren ur kanalera iritsita, bidetxur markatu batek tontorreraino garamatza, ibilbide labur eta goiz batean egiteko. Nahi izan ezkero luzatu daiteke Larrabeltzeraino eta buelta.
    Ondo izan Aio.

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints