Zulozar

zuriain-k sortua, 2017, azaroa 27 - 10:29
Garaiera 753 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.597327, Y.4735078
WGS84 42.760190 N, -1.811850 E.
Beste izenak Zuluzar
Abiapuntuak Arraitza, Belaskoain
Gertu Arrigorria ermita, San Migel eliza, Asunción eliza, Virgen del Carmen ermita, Virgen del Carmen ermita, Aritzdigorri mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Zulozar
Zulozar Esparatz aldetik ©zuriain

Erreniegako mendikatearen mendebaldeko mendixka hau aitzakia izan daiteke Iruñetik gertuko txango labur bat egiteko, edo, denbora gehiago badugu, San Esteban gailurreraino jarraitzeko, eta bertatik mendilerroko beste gailur batzuetaraino jarraitzeko.
Gailurra baso itxian izanik, paisaia handirik ez bertatik. Bide egokiek eramanen gaituzte gailurretik oso gerturaino, baina azken metroetan kontuz ibili beharko dugu xendrak ez galtzeko, bestela ezpelek eta zuhaizkek arazo ugari jarriko dizkigute tontorra markatzen duen harri pilatxoraino iristeko.
Hoberena, Zuluzar eta Lardia tontorren artean pasatzen den bidea jarraitzea da. Jaisten hasten denean, metro batzuk jarraituko dugu, zuhaitz batean dagoen plastikozko seinale bateraino. Hortik, xendra ez oso markatu batek pare bat minututan jarriko gaitu goian.

Irudiak

***

****

***