Skip to main content

Upoko pagadia ibilbidea

Jose·k

2017/11/11 - 07:36

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Axola lepoa
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
220 m
Eskema
Axola lepoa – Upoko pagadia – Upo
Luzera
2.50 km
Iraupena
ordu 1 15 minutu

Upo eta Artanda artean dagoen Axola lepoa da ibilaldi honen abiapuntua. Lepotik ekialderantz irteten diren bi bideen artean ezkerrekoa hartu behar da, hau da, gorantz egiten duena, eta laster bide hau utzi behar da, ezkerretara irteten den bidezidorra hartzeko. Atsedenleku baten aldamenetik igaro, eta pagadian sartzen da. Bide honek zuzen-zuzen egiten du gora, pago lerdenen artean.

Eskuinaldetik datorren bide batekin elkartzen da, eta bide horretatik jarraitu behar da tarte batez. Axola lepotik dator bide hau, eta pagadiko malda saihestuz igoera leunagoa nahi duena bertatik etor daiteke. Pagadiak itxura aldatu du zertxobait. Pago gazteak daude hemendik aurrera.

Bide honek eskuinera bihurgune bat egiten du, eta ondoren eskuinerantz irteten den bidea hartu behar da. Bide honek Uporen hegoaldeko bizkarrera eramaten du. Malda leun bat jaitsi ondoren, azkenengo malda aldapatsua baino ez da falta Upoko tontorrera iristeko.

Azkenengo malda hori ekidin daiteke, ekialdeko aurpegi zeharkatzen duen bidetik ipar-ekialdeko hegira joanez, aldapa zertxobait leunagoa baita bertan.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
Upo.gpx 30.99 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi