Altuera:1.194 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
- Guardetxea
- Uharte-Arakil
Lurraldea:Nafarroa
Artxuetatik iparraldera Posteroko Haitz izeneko kota dago, Ata ibartxoa iparraldetik mugatzen duen mendikatetxoaren azken gaina mendebaldean. Mendizaleak trumilka hurbiltzen dira Aralarrera, baina susmoa dut gain hauek jende gutxi ikusten dutela. Posteroko Haitz (Apustuaren harria, M. Belaskoren arabera) inguru oihantsu batean dago, karst zabalek defendatua, baina oro har ez dago arazo handirik harrizko talaia honetara iristeko. Bertan, Aralarko gailur gehienetan ez bezala, bakardadeaz gozatu ahalko dugu.
Komentariorik ez..