Santa Ageda mendia

zuriain·k

2017/10/10 - 08:28

Santa Ageda
Santa Ageda ©zuriain (2017-10-10)
1228 klik
Altuera:779 m
Beste izenak: Vivero
Abiapuntuak: Aspurgi
Lurraldea:Nafarroa

Egurzanos eta Cerrada sakanen artean, eta Likarri mendiaren oinetan, erliebe leunagoko mendialde bat zabaltzen da, larrez eta pinuz estalita. Aziendek hemen bazkatzen dutenez, basoa ez da itxi eta horrek panoramika zabalagoak eskainiko dizkigu, eta zonalde honetako beste gailur batzuetan ez bezala, ez gara larrutuko tontorreraino iristeko ahaleginean.

Komentarioak

    Kaixo mendizaleok.
    Aurreko batean izan nintzen bertan, Adoainera doan errepideko 8.5km ateratzen den eskubitikbide batetik abiatuta, bide hori jarraitu hegorantz burzanos baserriraino. Bertan ezkerrean ikus daiteke mendia, beraz errekastoa gurutzatu ahal den lekutik eta bidetxur batekin topoatuko zarete berau jarraitu hegorantz une batez eta honek bat egiten du bide nagusi batekin, hau jarraitu leporaino, non bertan ur putzu bat dago abereentzako eta beratik gorantz 5 minutuan.
    Animo eta ondo izan.

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints