Zipuru

zuriain-k sortua, 2017, urria 10 - 08:03
Garaiera 1019 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.645318, Y.4741191
WGS84 42.807623 N, -1.224000 E.
Beste izenak Zipuro, Argibel
Abiapuntuak
Gertu San Clemente eliza, Argibel mendia, San Juan Bataiatzailea eliza, Inmaculada eliza, Aldaxur mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Zipuru
Zipuru gaina ©zuriain

Aldaxur mendiak gandor zorrotz bat zabaltzen du mendebaldera, Areta eta Larraun erreken elkargunearen gainean. Urraulgoiti ez da mendizaleek sarri aukeraturiko tokia, eta halakoetan mendi nagusiek jasotzen dituzte bisita gehienak, Zipuru bezalako gailur politak bazter utziz. Eta ohi bezala, bazter ahaztu hauek izaten dira ederrenak. Zipuruk bi gailur ditu, harritsuak biak eta panoramika zabalekoak. Bietako azken metroetan eskalada labur eta errazak egin beharko ditugu, baina kontuz ibiliko gara harria bustita egonez gero. Mendi hau Aldaxurreko igoera luzatzeko aukera ederra izan daiteke.

Irudiak

***

***

****

***