Maillukate

inaxio-k sortua, 2017, maiatza 28 - 21:10
Garaiera 1325 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.556794, Y.4753198
WGS84 42.927423 N, -2.305334 E.
Abiapuntuak San Adrian, Araia
Gertu Aratzelai leizea, koba, Argorri mendia, Aratz leizea, koba, Aratz mendia, ARATZKASAROI zutarria, Agineta leizea, koba, San Adrian ermita, San Adrian leizea, koba, Sancti Spiritu ermita, Imeleku mendia, SAN ADRIAN tumulua, Añabaso mendia.
Lurraldeak Araba, Gipuzkoa.
Kategoriak .
images
Maillukate
Maillukate tontorra ©inaxio

Aratz handiaren IEko isurialdeko goi-bailara ixten duten mutur harritsuetako bat da, San Adrian aldeko amildegiaren ertzean. Aratz aldeko ohiko bideetatik aparte gelditzen da, baina neke handirik gabe egin dakioke bisita, jaitsieran edo igoeran, San Adrian aldetik abiatuz gero. Nahiko gertu gelditzen dira beste karaitz mutur batzuk, ibilbidea luzatu nahi izanez gero. Bereziki entretenigarria da bere HEko karaitzezko eremua, labirinto baten antzera antolatutako haitz mutur, dolina eta korridorez osatuta baitago, nahiko eremu kaotikoa eratuz. Bada tontorrean txartelontzia eta mugarria, Araba eta Gipuzkoa arteko mugari dagokiona.

Aipamena merezi du amildegiaren ertzean zutitzen den hurrengo mutur harritsuak ere, Aitxiki izenekoak, antza denez. Ez du txartelontzirik ez beste ikurrik tontorrean, baina Mailukatetik hara heltzeko nahiko bide korapilotsua jarraitu beharra dago, bien arteko bidea egiteko karaitzezko horma eta ebakiak inguratuz egin behar baita.

Irudiak

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***