Skip to main content

Ameztiko harria mendia

zuriain·k

2017/04/20 - 13:55

Ameztiko harriaren gailurra | ©zuriain (2017-04-20)
Altuera
745 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Lantz · Arraitzko bentak
Lurraldea

Belateko errepidean goazela, mendatean gora edo tuneletan barrena hasi baino lehen, harri ikusgarri bat ikusiko dugu Arraitzko benten gainean. Ameztiko harria dugu, eta altura aldetik oso nabarmena ez izanik ere, bista ezin hobeak eskaintzen ditu Ultzama eta Basaburuko parajeen gainean. Lantzetik abiaturik, Iturtxuloko bidea jarraitu besterik ez dugu egin beharko, Zozaineko bordak atzean utziz. Behin Muspel edo Belaztegiko gainaren parean egonda, bidea utzi eta basoan zehar jarraituko dugu. Punturik altuena (794m) basoan dago. Mendebaldera jarraituko dugu, Ameztiko harriaren harkaitzekin topo egin arte. Harriek zein ezpelek azken oztopo deseroso bat jarriko digute, baina gailurretik izanen ditugun bistek izerdiak ahaztaraziko dizkigute.

Oso gertu (< 1.000 m)

Abaunzko Harria mendia (526 m.) · LANTZ (Amezti) trikuharria (772 m.) · Amezti 1 mendebalde tumulua (830 m.) · Amezti 2 ekialde tumulua (861 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2018·ko Martxoaren 5·an - 09:30etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Herenegun izan nintzen bertan eta merezi duen tontorra da gainaldean paisaia ederra dagoelako. Igoera ni hegotik egin nuen hasieran belardi bat gurutzatu gorantza, hesi bat pasa eta basoan barrena gora ahal den lekutik jakinda gainaldean ospelak daudela.
    Ondo izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abaunzko Harria mendia (526 m.) · LANTZ (Amezti) trikuharria (772 m.) · Amezti 1 mendebalde tumulua (830 m.) · Amezti 2 ekialde tumulua (861 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi