Altuera:1.112 m
Beste izenak:
Zelagaina
Zerrenda:Euskal Mendiak
Lurraldea:Nafarroa
Adoain eta Aietxu arteko bideak Pasomalo izeneko arratea zeharkatzen du. Lezape harriak zaintzen du mendebaldetik igarobide hau. Gain honen malkarrek mendizalearen begiak berehala harrapatzen dituzte, eta bidea ez da irudi litekeen bezain neketsua. Adoaingo pistatik bide bat ateratzen da, gailurretik oso hurbil utziko gaituena. Gailurra bera bost bat metroko harkaitz isolatu bat da, ikuspegi ezin hobeak eskaintzen dituena.
Ez dut gain honen izen zehatzik aurkitu. Nafarroako kartografia ofizialean Zelagaina eta Lezape izenak ageri dira gailurretik hurbil. Badirudi azken izena malkarren ekialdean dagoen harpe bati dagokiola, baina zenbait tokitan harriak berak izendatzeko erabilita ikusi dut.
Ingurune ederra.
Kaixo mendizaleok.
Herenegun (2018-06-30) izan nintzen bertan Adoaindik abiatuta, iparrera doan pista hartuta gainalderaino, konkretuki mendiaren iparralderaino. Une batean, ezkerrean landaretzatik garbi eta harri txikiak dauden gune bat ikusiko duzue eta bertan kontrako norantzan abiatzen den bidetxur bat hasten da basoan barrena eta gainaldera eramaten duena. Gainaldean ezkerrean ikusiko duzue harkaitz bat landaretzatik nabarmentzen dena eta berau iristea nahiko errexa da.
Ondo izan.