Altuera:554 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Lurraldea:Nafarroa
Iruñetik hurbilen dauden mendietako bat izanik (hurbilena, seguruenik, Ezkaba kenduta), inpresioa dut Gazolatz ez dela batere ezaguna Iruñerriko biztanleentzat, Zizurkoak kenduta. Ardoi auzotik hurbil dagoen zatia nahiko urbanizaturik dago, antenak, porlanezko pistak, landaturiko zuhaitzak... Baina gailurrera hurbildu ahala, mendia nagusitzen da, eta tonterreko geodesikoan gaudela, "benetako" mendi batean gaudela sentituko dugu. Paisaia handirik ez ditugu gailurretik ikusiko, baina beheragoko lepoetatik Iruñerria osoa izanen dugu begien bistan.
Komentariorik ez..