- Azparren
- Abaurregaina
Azparren eta Abaurregainaren arteko bidearen zaindari, Learpuru bere hegi oihantsuak isurtzen ditu Zurazkun eta Pikatze lepoen artean. Inguru hauetan pagoak nagusi badira ere, pinu basoxka batek hartzen ditu gailurraren inguruak. Eta tontorra uste baino garbiagoa den arren, ez dugu paisaia askorik ikusiko bertatik. Baina Zurazkun lepo zabaletik ez dugu trabarik batere izanen Artziko eta Aretako gailurrak miresteko.
Bitxikeria gisa, erranen dugu garai batean EHko katalogoak mendi hau jaso zuela, Zurazkun edo Urrizkain bezalako mendi bikainak bazter utzita. Izan ere, 80ko mendi gidek Learpuru aipatzen ohi zuten Bizkailuzko txangoaren luzapen gisa...
Komentariorik ez..
Near targets
Azparrengo elorria zuhaitz aparta (455 m.ra) · LEARPURU trikuharria (462 m.ra) · Zurazkun mendia (661 m.ra) · Urrizkain mendia (736 m.ra) ·