Altuera:921 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Muskitz
- Zia
- Beorburu
- Osakar
Lurraldea:Nafarroa
Imotz, Xulapain eta Itzako mugek bat egiten dute Mendurroko gailurrean. Mendi ospetsuago -eta erakargarriago- baten ondoan dauden gainen patua jasan du Mendurrok: Arriaundi-San Gregoriorako txangoa piska bat luzatzeko aukera da mendizale gehienentzat. Gailurraren mendebaldea basoak hartuta izateak ere ez dio mesederik egiten. Baina piska bat ahaleginduz gero, bazter politak aurkituko dugu Mendurron. Gailurretik Hego-mendebalderantz hedatzen den adarrean (Zanborraga izenekoa) gandor harritsu ederra topatuko dugu, erabat irekia eta paisaia zabalak eskaintzen dituena. Bitxikeria gisa, bertan tako geodesiko bat topatuko dugu.
Komentariorik ez..