Altuera:871 m
Beste izenak:
Astrai
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Azuelo
- Orziako mendatea
Lurraldea:Nafarroa
Kodes mendilerroaren hegoaldean, Mendebaldeko Lizarrerian, eta Errioxako mugatik hurbil, mendialde zabal baina ez oso nabarmen bat zabaltzen da. Mendilerro luzeak iparretik hegoalderako norbidean zabaltzen dira, bata bestearen ondoan, erreka txikiek bereizita. Haizerrotek gain guztiak hartu dituzte, lehen ere oso erakargarriak ez ziren mendixka hauek erabat itsustuz. Hala ere, ikuspegi ezin zabalagoek lagunduta, bide eta pisten artean ibiliko gara, Nafarroako geografia hobeki ezagutuz bidenabar.
Komentariorik ez..