Altuera:1.232 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Laza mendatea
Lurraldea:Nafarroa
Lazako mendatearen iparrean Gaztuluzarraren gaina ikusiko dugu zaindari. Izenak iradokitzen du antzinako herri gotortu baten kokapena, nahiz eta egun lubaki batzuk eta bizkarretan sakabanaturiko balizko megalitoak besterik ikusiko ez ditugun arren. Mendialde ederra da hau, soroak nagusitzen dira gainetan, eta pinudiak hegi eta ibarretan. Iparraldean, mugako mendiek itxiko digute paisaia. Hegoaldera ordea, ikuspegiak begiek ematen duteneraino zabaltzen dira. Herri nagusietatik urrun eta mendi altuago eta ospetsuagoek inguraturik, ez dira oso paraje bisitatuak: beste abantaila bat, mendi nagusietako prozesioetatik ihes egin nahi izatekotan.
Komentariorik ez..