Altuera:1.007 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Ezkaroze
Lurraldea:Nafarroa
Ezkaroze herritik ipar-ekialdean Udi erraldoira bidean luzatzen diren bizkar gero eta altuagoz osaturiko mendikatetxo bat zabaltzen da. 1987ko Mendien Katalogoak hainbat gain jaso zituen inguru honetan: Marta, Burualdea, Lezegia... Erraten den bezala, hurbildu eta lau: oro har, gainok ez dira "benetako" mendiak, parajeak baizik.
Mendi edo soro, toki ederrak dira hauek, ibar bereziki eder batean kokaturik. Gain gehienak soilak izanik, gainera, paisaia zabal bezain interesgarriak ikusiko ditugu bide osoan zehar.
Komentariorik ez..